Bikaintasun akademikoko prestakuntza osagarria da, nazioarteko bulego juridikoetan in company ikaskuntzako esperientzia bat izateko modua emango dizuna. Prestakuntzako murgiltze programa hori bi astetan egingo da, hasteko estatuko egotaldi bat eta nazioarteko beste bat bateratuta.
Egonaldi horretan, bulego edo erakundeen antolaketa egitura eta funtzionamenduko dinamikak ezagutuko dituzu, eta ondoren ageri diren jarduerak bezalakoak egin:
- Mentoreak bezeroekin dituen bileretara joan.
- Prestakuntza gidatua, intereseko gairen baten inguruan: Artikulu juridikoak irakurri, legeria eta jurisprudentzia ikertu eta analizatu txostenak egiteko.
- Kasu errealak aztertu, dokumentazio juridikoa analizatuta.
- Epaiketa, bista eta epaiketa aurreko entzunaldietara joan.
- Egoitza judizialetara, erakundeetara, notariotza eta erregistroetara laguntzeko jarduerak.
- Nazioartean zabalduta dagoen bulegoaren edo Espainian edo atzerrian abokatutzaren sektore profesionalean dagoen bulegoaren funtzionamendu eta lanaren antolaketari buruzko formazio saioak jaso.