Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Zerga Aholkularitzako Masterra

Ikasleentzako orientazioa

Masterraren zuzendaritza

Tituluak zuzendari arduraduna izango du, eta honek garapen akademiko egokia bermatzeko eta ikasleei laguntza eta orientazio iraunkorra emateko ardura izango du. Halaber, Idazkaritza Teknikoa ere izango du.

Praktiketako koordinatzaile bat eta bi tutore/koordinatzaile ere baditu.

Tutoretzak

Matrikulatu ondoren, parte hartzaile bakoitzari tutore bat esleituko zaio, eta horrek ikaslearen lana orientatu, lagundu eta gainbegiratu egingo du.

Tutoretzak funtsezko baliabide bihurtzen dira ikaskuntzarako, aurrez aurrekoak izan zein birtualak izan. Irakasle guztien metodologia prozesuen parte dira eta ikaslearentzako lagungarri.

Unibertsitateko Orientazio Zerbitzua

Gainera, Unibertsitateak, ikasleei laguntza emateko, Orientazio Zerbitzua du. Orientazio Zerbitzuak kontsulta psikopedagogiko espezializatua eskaintzen du, ikasleak izan ditzakeen zailtasunak tratatzeko; halaber, ikastaro espezializatuak eskaintzen ditu, ikasprozesua erraztu eta osatzeko (ikasteko teknikak, antsietatea kontrolatzeko teknikak, jendaurrean hitz egiteko teknikak, enplegua bilatzeko teknikak, etab.). Curriculuma Egokitzeko Unitatea ere badu.

 Premia bereziak dituzten ikasleek Orientazio Zerbitzuaren laguntza dute, Masterraren zuzendaritzak koordinatuta, ikasle horiek graduondoko tituluaren unibertsitate dinamikan (ikaskuntza/irakaskuntza, ikerketa, praktikak eta gizarte sarea) egoki integratzeko.

Ikaskuntza prozesurako baliabideak

Deustuko Unibertsitateak bertako titulazioetan garatzen den prestakuntzaren ezaugarri den ikaskuntza esanguratsu eta autonomoari fidel eusten dio; eta, horri jarraituz, Masterreko ikasleen esku jartzen ditu hainbat baliabide, irakaskuntzako gaitasunak egoki garatzen laguntzeko.

-Ikasteko eta Ikertzeko Baliabideen Zentroa – IIBZ
Liburutegi zentralizatua da, eta bertako titulazio guztietako ikasleei, ikertzaileei eta irakasleei zerbitzua eskaintzen die. Instalazio hauek ditu:

  • 9.536 m2 funtsak gordetzeko, horietatik 1.600 m2 ikasleek zuzenean hartzeko liburuetarako.
  • irakurketarako 3 gela, 750 posturekin.
  • Talde lanerako 12 gela.
  • Ikasleen mintegietarako 12 gela.
  • 33 carrel edo kabina 66 ikertzailerentzat.
  • Beste baliabide batzuk ere badaude: 18 postu dituen multimedia gela, mediateka, 80 postuko erreferentzia gela, 68 ibilgailurentzako aparkalekua, eta unibertsitateko kafetegia eta jantokia. Ekipamendu teknologiko osoa du, wifia barne, eraikin osoan.

9.000 m2 erabilgarri ditu eta irakurtzeko 1.307 postu. Guztira, 997.153 bolumen ditu; euretatik 13.734 aldizkako paperezko argitalpenak dira. Baliabide elektronikoak (monografiak, aldizkako argitalpenak eta datu baseak) 1.624 dira.
Deustuko Unibertsitateko liburutegia, Bilboko eta Donostiako campusetan, AENOR enpresak ikuskatu du, UNE-EN ISO 9001:2000 arauaren Kalitatea Kudeatzeko Sistemaren Jarraipeneko II. Ikuskaritzan, 2007. urteari zegokionean, eta ebaluazioaren emaitza konformea izan da.

-Informatika eta teknologiako ekipamenduak eta zerbitzuak
Bilboko campusak 4 ordenagailu gela ditu ikasleek erabiltzeko. Guztira, 256 ordenagailu daude instalatuta 509,12 m2-tan. Gainera, baditu beste gela batzuk, Ingeniaritza Fakultatekoak, behar izanez gero erabiltzeko. Wifirako sarbidea du ia espazio guztietan.
30 azpiegoitzatik gorako erakunde webgunea du, ikasleentzako estraneta, eta ikasle berrientzako web berezi bat, Unibertsitatera sartzeko behar den informazio guztia duena, baita sarrera eskaera egiteko, informazioa eskatzeko eta elkarrizketa izatekoa ere.
Ikasleek, estranet zerbitzuaren bitartez, hauek ikusi eta egin ditzakete:

  • euren datu pertsonalak aztertu
  • azterketa egunak jakin
  • matrikulatutako eta gainditutako kredituak ikusi
  • kalifikazioak: behin-behinekoak eta behin betikoak
  • ikasketa espedientea
  • azterketak berrikusteko egun, ordu eta tokien berri jakin
  • iragarkiak irakurri
  • blog interesgarrien estekak eskatu
  • irakurri gabe dauden postako mezu kopuruaren berri jakin
  • posta elektronikoko zerbitzura sartu web bidez
  • campusean ‘mugitzeko’ era askotako informazioa kontsultatu
  • Ikasleen errektoreordearekin zuzenean harremanetan jarri
  • kirol instalazioak eskatzeko informazioa jaso
  • ekintza solidarioetan izena eman
  • ikasketa plan oso eta pertsonalizatua ikusi
  • irakasgai bakoitzaren programazioa kontsultatu
  • irakasgai bakoitzeko material osagarria eskuratu

Behin-behineko kalifikazioak SMS bidez ere jasotzen dira, telefono mugikorraren zenbakia ikasleen estranetean eta posta elektronikoko kontuan emanda.

-e-learning plataforma (ALUD)
Masterrean zehar, Deustuko Unibertsitateko onlineko Alud plataforma erabiliko da laguntza moduan, baliabideak eta dokumentazioa eskura jartzeko eta erabili ahal izateko eta ikasketa prozesuaren jarraipena egiteko tutoretzen bidez.
Horrela, ikasleak honakoak egin ahal izango ditu:

  • hainbat material eta baliabidetara jo: testuak, bideoak, web orriak…
  • lankidetzan aritzeko taldeak osatu
  • irakasle eta tutoreekin harremanetan egon
  • parte hartzaile guztientzat informazio interesgarria jaso, masterreko zuzendaritzaren aldetik

Nazioarteko Harremanetako bulegoa

Beste herrialde batzuetatik datozen ikasleek Nazioarteko Harremanetako Bulegoaren laguntza ere badute, integrazio fase honetarako, eta puntu hauen gaineko informazioa eta laguntza eskuratu ahal izango dute bertan:

  • Bisen tramiteak
  • Egoitza baimenak
  • Ostatua
  • Zerbitzu eta aseguru medikoak
  • Tokiko zerbitzuak

Beste zerbitzu batzuk