Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Zerga Aholkularitzako Masterra

Aurkezpena

Zerga eta tributuen arloko jakite sendoak

Sorreratik bertatik, Deustuko Unibertsitatearen misioa izan da jakintzaren arloetan goitik beherako profesional bikainak prestatzea. Jakintzaren arlo horien barruan daude Zuzenbidea eta Enpresen Administrazioa.

Zuzenbidearen arloen artean, konplexuenei eta aldakorrenei aparteko arreta eman behar zitzaiela ikusi zen. Arlo horien artean dago zerga arloa. Hori dela eta, gai horretako espezializazio programa eskaintzen da, kontuan harturik ‘zerga fakturaren’ zenbatekoak baldintzatu egiten duela edozein planteamendu juridiko edo ekonomiko.

Helburu horrekin sortu zen 1987an Zerga Ikaskuntzen Institutua, Zuzenbide Fakultatean txertaturik, Zerga Aholkularitzako Masterra garatzeko.

Fakultateak baliabide materialak eta profesionalak jarri zituen eta profesional eta laguntzaile talde heterogeneoa sortu zuen, Unibertsitateko irakasleek, Bizkaiko Foru Ogasuneko eta Estatuko Zerga Administrazioko Agentziako teknikariek, eta gure inguruko zerga aholkularitzako bulegorik onenetako profesionalik bikainenek osatua.
Gaur egun, Masterra ofiziala da, uztailaren 2ko 861/2010 Errege Dekretuak xedatutakoaren arabera, eta Zerga Aholkularien Espainiako Elkartearekin lankidetzan eskaintzen da. Horrexegatik, hainbat abantaila ditu ikasleentzat.

Lankidetza horri esker, Deustun prestatutako etorkizuneko zerga aholkulariek kalitate handiko irakaskuntza jasoko dute eta gai izango dira:

  • lanean erronka berriak bere gain hartzeko,
  • zerga arloan lanbideko arrakasta izateko funtsezkoak diren trebetasunak eta gaitasunak bereganatzeko,
  • lan merkatuan sartzeko,
  • lanbideko ibilbidean aurrera egiteko eta birziklatzeko,
  • gaur egun etengabeko eboluzioan dauden konbentzio eta aldagaiak direla eta, gorabeheraz betea dagoen ekonomiaren ikuspegi globala izateko.

Zerga Aholkularitzako Unibertsitate Masterrak aukera ematen du, hortaz, gero eta zorrotzagoa eta hobea den lan merkatuan integratzeko, eta, horri begira, guztiz betetzen ditu ikasleek lan arloan hasteko dituzten itxaropenak, praktiken bidez.