Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Abokatutza

Egitaragua

InformaciónClave
Iraupena Eskolako 3 seihileko
Dedikazioa  Aurrez aurrekoa
Kredituak 90 ETCS
Toki kopurua 120 toki
Hizkuntza Gaztelania eta euskara
Praktikak 6 ETCS
Titulazioa Abokatutzaren Jarduerarako Unibertsitate Masterra
Tokia Bizkaiko Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsua
Jardueraren zentro arduraduna Zuzenbide Fakultatea

Masterraren amaierako lana

Masterraren izaera praktikoa denez eta lanbiderako prestatzen duenez. Masterraren amaierako lana bideratutako txosten akademiko bat izango da: “kanpoko praktiketako” ikaskuntza prozesuaren barruko kasu praktiko bat (kasu juridiko praktiko bat).

Masterraren amaierako lanean, ikasleak erakutsi egin beharko ditu, aukeratutako kasuan, lanean diharduen abokatu batek aplikatu beharko lituzkeen ezagutzak, trebetasunak eta jarrerak eskuratu dituela, bai ikuspegi juridikotik (funtsezkoa eta prozesala), bai ikuspegi deontologikotik, kasuak hala eskatzen badu.

Azken proiektuari esleitutako gaitasunak:

  • Egin beharreko lanarekin lotutako hainbat iturritako bilaketak eta aukeraketak egiteko gaitasuna.
  • Garrantzizko iturri eta jurisprudentziako bibliografia biltzeko gaitasuna.
  • Doktrina egoki tratatzeko gaitasuna.
  • Auzibideko arazo juridikoak hipotesi egokiekin formulatzeko gaitasuna.
  • Antzemandako arazoei erantzuteko gaitasuna, espezializazio juridikoaren arabera.
  • Arazoak konpontzeko tresnak eta beharrezko prozedurak identifikatzeko gaitasuna.

Masterraren amaierako lanak prozesu hau jarraituko du: 

  • Kanpoko praktiketako gaia aukeratu eta irakasgai horretaz arduratzen den irakasle tutoreari proposatu. Aparteko arreta eduki beharko du, lanbideko sekreturik inori ez jakinarazteko.
  • Arrazoitutako proposamena prestatu, gaia bideratzeko tutoretzako prestakuntza saio baten bidez.
  • Tutoreak proposamena onartu. Proposamena onartzen ez bada, bigarren aukera bat egongo da.
  • Tutoretzan sortu daitezkeen zalantzak argitzeko eta, behar izanez gero, lana egiteko interesgarri izan daitezkeen jardunaldi edo biltzarretara joan.
  • Idazketa: ikasleak beharrezko irakurketak egin beharko ditu, behar dituen ezagutzetan sakontzeko.
  • Lana irakasle tutoreari aurkeztu eta defenditu. Tutoreak oniritzia eman beharko dio jendaurrean defenditzeko eta tramite hori gainditzeko beharrezko azalpenak emango dizkio.