Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Konkurtso Legeari buruzko Aditua

Arau akademikoak eta kredituen transferentzia

Kredituen transferentziak

Kredituak transferitzeak zera esan nahi du: ikasle batek egindako ikasketen agiri akademiko ofizialetan, lehenago Deustuko Unibertsitatean edo beste unibertsitate batean unibertsitateko titulu ofizialik lortu gabe egindako ikasketa ofizialetan lortutako kreditu guztiak jasoko direla.

Ikasketa espedientean agertuko dira titulu hau lortzeko Deustun edo beste unibertsitateren batean egindako ikasketa ofizialen kreditu guztiak, transferituak, aitortuak eta gaindituak; gainera, adieraziko da zer dagokion kasu bakoitzari, eta Tituluaren Europar Gehigarrian agertuko dira.

Goi-mailako ikasketa ofizialetan eskuratutako kredituen aitorpena denean, informazio hau jasoko da: zein d(ir)en jatorrizko unibertsitatea(k), jatorrizko ikasketa ofizialak zein diren eta zer adarretakoak diren, zer izen duten aitortutako jakintzagaiek edota irakasgaiek, zenbat kreditu lortu dituzten eta zer kalifikazio izan duten. Batez besteko nota lortzeko izango da kontuan kalifikazioa.

Ikasketa ofizialengatik aitortutako kredituei dagozkien gaietako kalifikazioa ikasleak aitorpenerako arrazoi diren irakasgai edo gaietan ateratako kalifikazioen batez besteko ponderatua izango da, eta ponderaziorako kreditu-kopurua hartuko da kontuan (Unibertsitateek Tituluaren Europar Gehigarria emateko prozesua ezarri zuen abuztuaren 1eko 1044/2003 Errege Dekretuko xedapen gehigarri bakarrean 2003ko irailaren 12tik aurrera aurkeztutako baliozkotze-eskaeretarako ezarritako irizpidearen ildotik).

Ofizialak ez diren unibertsitateetako ikasketetan edo laneko eta lanbideko esperientziaren bidez eskuratutako kredituen aitorpenen kasuan, espedienteak ez du horien kalifikaziorik jasoko. Horrenbestez, ez dira aintzat hartuko, baremazioa egiteko orduan.

Unibertsitate Master titulu honen ordezko titulu propioan egindako eta gainditutako kredituen aitorpenak horien kalifikazioa jasoko du eta aintzat hartuko dira espedientearen baremazioa egiteko, eta, bertan, egoera hori jasoko da.

Baldin eta ikasleek ez badituzte amaitu titulu propioko ikasketak, Deustuko Unibertsitatean lortutako Master titulua aurkeztuko dute, edo, hala balegokio, gainditutako kredituen agiri akademikoa. Ondoren, memoria honetako prozedura erabiliko du tituluaren zentro arduraduneko kredituak aitortzeko Batzorde Aholkulariak.

Informazio zehatzagorik nahi baduzu, esteka honetan aurkituko duzu:

Kredituen aitorpena eta transferentzia titulazioetan