Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Kalitateko politika eta helburuak

Kalitate-politika

Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateak Kalitatea bermatzeko barne-sistema bat du ezarrita, Anecaren AUDIT gidalerroen arabera. Sistema horrek etengabeko hobekuntzako prozesu bat du, prozesuen adierazleen analisiaren bidez eta horretarako definitutako sistematikaren bidez gauzatzen dena.

Deustuko Unibertsitatearen eta gure fakultatearen funtsezko helburuetariko bat da unibertsitateko elkarteko interes-talde guztien gogobetetasuna lortzea, ikastetxeak eskaintzen dituen jarduera eta zerbitzu guztietan.

Helburu horrekin bat, Ikasketen Antolamenduko eta Irakaskuntzaren Berrikuntzako Errektoreordetzak honako konpromisoak ezarri ditu:

  • Taldean lan egitea, fakultateen, arlo funtzionalen eta zerbitzuen Kalitateko Barne Bermeko Sistemaren eraginkortasuna etengabe hobetzeko, eta horrela interes-taldeen gogobetetasuna areagotzeko. Gogobetetasun horren neurria izango da fakultate, arlo funtzional eta zerbitzuetako Kudeaketa Planetan jarrita dauden kalitateko helburuak ezartzeko eta berrikusteko erreferentzia markoa. 
  • Informazioa ematea, motibatzea eta lorpenen partaide egitea, Fakultate, arlo funtzional eta zerbitzuetako langileak eta ikasleak. 
  • Prozesuen kudeaketa optimizatzea, fakultateetako, arlo funtzionaletako eta zerbitzuetako langileak etengabe prestatuz eta interes-taldeen iradokizunak eta erreklamazioak modu egokian bideratuz. 
  • Prozesuak fakultateen, arlo funtzionalen eta zerbitzuen erabiltzaileen eskakizun, beharrizan eta itxaropenetara eta aplikagarri diren lege edo erregelamenduen betekizunetara bideratzea eta egokitzea.

Ikusi DUren kalitate politika, osorik

Kontaktua

Zuzenbide FakultateaUnibertsitateen etorbidea, 2448007 Bilbao944 139 055comunicacion.derecho@deusto.es

Ordutegia:
Uda: 9.30-13.00 h.
Negua: 9.30-13.00 y 15.30-17.30 h.
Dekanotza itxita uztailaren 28tik abuztuaren 28ra