Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Ikasleen ordezkaritza

Taldeko ordezkariak eta ordezkaria

Ikus dezagun, labur-labur, zelan dagoen antolatuta ikasleen ordezkaritza gure Fakultatean.
Deustuko Unibertsitateko Fakultateetako ikasleen ordezkariak klaseko ordezkaria eta ordezkariordea dira. Ikasturte bakoitzean aukeratzen dira, urrian/azaroan.

Kargua hurrengo ikasturteko hauteskundeetara arte luzatzen da.

Zeintzuk dira ordezkari onaren ezaugarriak?

  • Pertsona enpatikoa, irekia, errealista, arduratsua eta jendaurrean hitz egiteko eta komunikatzeko gaitasuna duena.
  • Pertsona zuzena, konprometitua eta taldean lan egiteko prest dagoena.
  • Taldearen interesak defenditzeko gai dena, bere interes propioak gorabehera.
  • Ikaskideek onartzen duten pertsona, eta irakasleekin edo agintari akademikoekin hitz egiten dakiena.
  • Karguak berekin duen ordezkaritza hartu eta klasearen, Fakultatearen eta, azken batean, Deustuko Unibertsitatearen onerako lan egingo duena.

 

Zer espero da haiengandik?

  • Indarrean dagoen araudia ezagutu, zaindu eta ikasleei transmititzea.
  • Ikasleei dagozkien kontuen berri ematea ikaskideei.
  • Ikasleen partaidetza sustatzea unibertsitateko jardueretan.
  • Ikasleen, irakasleen eta agintari akademikoen arteko bitartekari lana egitea.

 

Unibertsitateak baditu ikasleen partaidetzarako beste ekimen batzuk ere. Zehazki, Loiola Foroak topaketak antolatzen ditu urtero eta bertara gonbidatzen ditu Unibertsitateko ordezkariak eta ordezkariordeak. Ekimen horren barruan, ikasleentzat eta unibertsitateko elkartearentzat interesgarri diren gaietariko batzuen inguruan hausnartzeko egun bat hartzen da. Aurretiaz, informazio saio batzuk antolatzen dira.

2011-2012 ikasturtetik hasita, graduko eta graduondoko ikasketetan ECTSen aitormena eska daiteke ordezkari/ordezkariorde eta Fakultateko (kontseiluko eta klaustroko) kide anitzeko organoetako kide izateagatik.

Fakultateko ikasleen ganbera

Fakultateko Ikasleen Ganbera Fakultateko kide anitzeko ordezkaritza organo gorena da.

  • Fakultateko ordezkariak eta ordezkariordeak: Fakultateko ikasleak ordezkatzeko kide bakarreko organo gorenak dira.
  • Ikasle kontseilariak eta klaustrokideak: Fakultateko Ikasleen Ganberak taldeko ordezkari eta ordezkariordeen arteko ikasle bat aukeratu behar izaten du, Fakultateko zuzendaritza organoetan parte hartzeko, Fakultateko Kontseiluan eta Klaustroan, hain zuzen ere.
     

 

Jar zaitez kontaktuan