Zuzenbideko karreraren abantailetako bat lan irteera ugari eskaintzea da. Baina abantaila hori eragozpen ere bihur daiteke azken mailako ikaslearentzat, lana aukeratu beharra hurbil ikusi eta zein bide hartu ez jakitea.
Lanbiderako Orientazio Zerbitzua lana bilatzeko bidean laguntzeko sortu da. Lana bilatzea ez da azken mailetako ikasleen kontua, graduko lehenengo mailan hasten da. Izan ere, etorkizunerako prestakuntzarik onena, orain ahalik eta saiakerarik handiena egitean datza.
Horretarako, Lanbiderako Orientazio Zerbitzuak hainbat jarduera, lantegi eta jardunaldi koordinatu eta dinamizatzen ditu ikasturtean zehar, esparru juridiko eta ekonomikoko lan irteerekin lotuta.