Iraupena duten loturak
Advisory programak urte batzuk daramatza martxan Zuzenbide Fakultatean eta bai orientatzaileak (advisors, batzuk Fakultateko ikasle ohiak) eta bai ikasleak (advisees) oso gustura daude berarekin.
Ikasleen eskura trukerako, hausnarketarako eta lanbideko etorkizuna argitzeko espazio hau martxan jarrita, zera lortu nahi da:
•Ikasleen orientazioan eta enplegagarritasunean zuzenean eragitea
•Interesatuei Zuzenbideko ikasketek dituzten laneko irteerei buruzko orientazioa ematea
•Lan arloko erabakiak hartzeko irizpideak zehazten laguntzea
•Ikasteko motibazioa sortzea, etorkizunarekin lotuz.
Helburu horiek betetzeko, orientazioan 4-5 ikasleko (advisees) taldeak osatzen dira, profesional batek (advisor) koordinatuta, lanbideko proiektua egiten laguntzeko.
Programaren lehenengo faseak
Aurtengo ikasturtean, graduko laugarren mailako eta EAZ + ZUZeko gradu bikoitzeko bosgarren mailako 30 ikasle ari dira 9 orientatzailerekin (advisor) elkartzen 6 taldetan. Ikasleek lehenetsitako arloak kontuan harturik, talde hauek osatu dira: bankuko bat, abokatutzaren jarduerako bi, enpresako bi, nazioarteko zuzenbideko bat, itsas zuzenbideko bat, kirol zuzenbideko bat, oposizioetako bat, eta, azkenik, oposizio eta abokatutzaren jarduerako talde misto bat.
Azken etapa
Azterketak amaitzen direnean, berriro elkartuko dira eta prestakuntza eta lanbideko aukerak identifikatuko dituzte. Laugarren fasean, proiektu pertsonal eta profesionala egingo dute eta, azkenik, bosgarren fasean, ebaluazioa egin eta itxi egingo dute prozesua.Lehenengo ediziotik, Advisoring programak lotura iraunkorrak sortu ditu ikasleen artean, ikasleen eta Fakultatearen artean, eta Fakultatearen eta ikasle ohien elkartearen artean. Horrela bada, laguntzaileen sare estua sortu da.
Programari buruzko argibide gehiago