Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Praktikak eta enplegua

Zer da Lanbiderako Orientazio Zerbitzua?

 

Zuzenbideko karreraren abantailetako bat lan irteera ugari eskaintzea da. Baina abantaila hori eragozpen ere bihur daiteke azken mailako ikaslearentzat, lana aukeratu beharra hurbil ikusi eta zein bide hartu ez jakitea.

Lanbiderako Orientazio Zerbitzua lana bilatzeko bidean laguntzeko sortu da. Lana bilatzea ez da azken mailetako ikasleen kontua, graduko lehenengo mailan hasten da. Izan ere, etorkizunerako prestakuntzarik onena, orain ahalik eta saiakerarik handiena egitean datza.

Horretarako, Lanbiderako Orientazio Zerbitzuak hainbat jarduera, lantegi eta jardunaldi koordinatu eta dinamizatzen ditu ikasturtean zehar, esparru juridiko eta ekonomikoko lan irteerekin lotuta.

 

 

I Personal branding-a

Nor izan nahi duzu?

Prestatu zure marka propioa lehenengo mailatik, eskura dituzun baliabide guztiak erabilita, bereizi eta ahalik eta arrakastarik handiena lor dezazun etorkizuneko lan harremanetan.

  • Optimizatu zure ikasketak
  • Lanbideko zure ibilbidea
  • Proaktibotasuna
  • Emozioen kontrola
  • Komunikazio teknikak
  • Oratoria eta negoziazioa
  • Bikaintasunerako trebetasunak
  • Ingeles tekniko juridikoa


#MUCH MORE! Fakultateak berak lehenengo mailatik programak eskaintzen dizkizu trebetasunak hartu eta zeure marka propioa sortzeko.

  • Zuzendaritzako trebetasunak
  • Skills for International Lawyers
  • Ekintzak + (Zuzenbidea +, Espezialitatea +)
  • Klinika Juridikoa
  • Bridge program
  • Moot Court
  • Irakurri ikuspegi juridikotik
  • Hitzaldiak, mintegiak…

II GPS-a

Norantz bideratu zure urratsak?

Zein errealitatetan mugitzen zara?

Ikuspegi orokorra eskaintzen dizugu eta aukeren artean gidatuko zaitugu, gure GPS-a lagun.

  • Solasaldia: abokatua eta prokuradorea
  • Oposaketak
  • Europar Batasunerako oposaketak
  • Deustuko Unibertsitateko graduondokoak
  • Praktika eta beka programak
  • Enplegua gizarte sareetan
  • Enplegua Europan
  • Bizipena: epailea eta Justizia Administrazioko letraduak
  • Bizipena: laguntza humanitarioa (Klinika Juridikoaren laguntzaz)
  • Bisitaldiak enpresetara (akziodunen batzar nagusiak)
  • Erakundeak bisitatu

III Tools & Recruiting

Non egin nahi duzu lan?

Hautaketa Unibertsitatean bertan hasten da. Hara zer eskaintzen dizugun:

  • Tools (tresnak)
  • Hautaketa prozesua:
  • 2.0 CVa
  • bana-banako elkarrizketa
  • talde dinamikak
  • enplegua gizarte sareetan

Recruiting-a (langileak biltzea)

  • Garrigues
  • Uría & Menéndez
  • Cuatrecasas
  • Barrilero
  • Deloitte
  • Gómez-Acebo & Pombo
  • LKS Abogados
  • EY
  • Perez Llorca

IV Advisory Program

Bana-banako aholkularitza eskaintzen dizugu, profesionalik onenen eskutik.
Etorkizuneko lanbidearen inguruko berehalako truke, hausnarketa eta argitzeko espazio bat izango duzu.

Helburuak:

  • Aukeratu eta definitu lanbideko proiektu propioa.
  • Arlo sendoen eta hobetu beharrekoen inguruan hausnartzea.
  • Harreman eta lotura iraunkorren sare bat sortzea adituekin eta taldeko ikaskideekin.
  • Erabakien ondorioak irudikatzea.

Jar zaitez kontaktuan