Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Jarduerak

Migrazioen errealitatearen hausnarketa, “Delatando-Relatando la injusticia” lemapean (Bidegabekeria salatuz-kontatuz) 

“Delatando-Relatando la injusticia” lemapean (Bidegabekeria salatuz-kontatuz), Deustuko Unibertsitateko Loiola Klinika Juridikoak jardueren aste bat izan zuen apirilaren 24tik 28ra, ikasturtearen barruan lankidetzan aritzen diren gizarte erakundeen berri emateko: Cear Euskadi, Alboan, Ellacuría Fundazioa, Cáritas eta Ahizpa Oblatuak. Horrez gain, Klinikak bat egin zuen “Ongi etorri errefuxiatuak” kanpainarekin. Ekimen horrek ere izan zuen tokia programaren barruan.


Ekitaldien artean, apirilaren 26an, zine-forum bat egon zen. “Io sto con la sposa” filma eskaini zen; eta apirilaren 27an, gizarte erakundeek egungo migrazioaren egoera, zailtasunak eta erronkak aztertu zituzten. Topaketa horretan, gizarte erakunde laguntzaileetako ordezkariek parte hartu zuten, eta errefuxiatuen aldeko kanpainaz mintzatu zen etorkin bat.


Ondoren, Loiola Klinika Juridikoaren Asteari amaiera eman zitzaion, Unibertsitateko Elkarteko errektoreorde Juan José Etxeberriaren hitzaldiarekin.


Jarduerak osatzeko, erakusketa bat izan zen Paraninfoaren ondoko klaustroan, Klinika Juridikoan laguntzen duten erakundeen azalpeneko panelekin. Bertan egon ziren ikusgai babes eta asilo, immigrazio, trafiko eta trata, kultura artekotasun eta erosketa etikoarekin lotutako proiektuak.

 

26/04/2017 - “Delatando-Relatando la injusticia”. Clínica Jurídica Loiola de Deusto

Jar zaitez kontaktuan