2016ko martxoan sortu da, Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultatearen eta CEAR EUSKADIREN (Euskadin errefuxiatuei laguntzeko batzordea) proiektu pilotu baten bidez. CEAR-Euskadiren parte hartzeak indartu egiten du Klinika Juridikoak errefuxiatuekin eta haien egoerarekin azken urteotan duen konpromisoak aparteko garrantzia izatea.
Esperientzia pilotu hori praktiketako 12 ikasleko talde batekin hasi zen, atzerritarren eskubideekin lotuta zeuden egoeretan. CEARekin egin dute lan, Euskadin dauden migratzaile eta errefuxiatuen atzerritartasun eta babes eskubidearekin eta diru-sarrerak bermatzeko errentarekin lotutako gaien inguruan.
Proiektu berriak garatzen ari gara hainbat gizarte erakunderekin, justizia sozialaren zenbait esparrutan (ikusi Lankidetzak).