Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Irakurri ikuspegi juridikotik

Irakurri ikuspegi juridikotik proiektuak literatura eta zuzenbidea lotzen ditu: irakurketa sustatu eta kultura juridikoan sakontzen du.

Zuzenbide Fakultateko ikasleek jarduera osagarri horretan parte hartzeko aukera dute, graduko edo gradu bikoitzeko ikasturteetan. Edizio bakoitzean, parte hartzaileek literaturako lan bat aukeratzen dute, Fakultateak eskaintzen dituenetatik, eta ikuspegi juridikotik aztertzen dute.

 

Zure erreseina AJA aldizkarian argitaratuta ikusi nahi duzu?

​AJA aldizkariak (Actualidad Jurídica Aranzadi) toki bat gordetzen dio Zuzenbide Fakultateari, Irakurri ikuspegi juridikotik jardueran ikasleek egiten dituzten erreseinak argitaratzeko. Parte hartzen duten ikasle guztiek dute aukera erreseina argitaratuta ikusteko, ebaluazioko batzorde batek aztertzen baititu liburu bakoitzari buruz bidalitako erreseinak, eta denetatik onena bidaltzen da AJAra argitaratzeko.

 Reseña Marcos Ortiz Leyendo en Clave Jurídica

Azken edizioan (2017-2018) aukeratutako liburuak

Deustuko Unibertsitateko liburutegiak babesten du proiektua, aukeratutako liburuen zenbait ala eskura jarriz. Liburutegiko erosi berri diren liburuen erakusmahaian ale bat izaten da eskuragarri, bi campusetan. Gainera, badira ale gehiago mailegutan uzteko.

  • BAUMAN, Zygmunt & BORDONI, Carlo (2014) Estado de crisis / Estate of crisis
  • BEECHER STOWE, Harriet (1852) La cabaña del tío Tom / Uncle Tom’s cabin
  • CALDERON DE LA BARCA, Pedro (1635) La vida es sueño
  • CARNES, Luisa (1934) Tea rooms: mujeres obreras
  • CARRASCO, Sansón (AAVV) (2017) Contra el capitalismo clientelar
  • GASPERI, Alcide de (1955) Europa: escritos y discursos / L’Europa: scritti e discorsi
  • GOLDING, William (1954) El señor de las moscas / Lord of the flies
  • SATRAPI, Marjane (2000-2003) Persépolis
  • SCHULBERG, Budd (1956) La ley del silencio / On the waterfront
  • SHAKESPEARE, William (1596-1598) El mercader de Venecia / The merchant of Venice
  • TOLSTOI, Lev (1886) La muerte de Ivan Ilich.
  • THOREAU, Henry David (1848) Sobre el deber de la desobediencia civil / Resistance to civil government (civil disobedience)

 

Jar zaitez kontaktuan

Maialeren esperientzia

"Programa honek dituen abantailen artean, liburuen aukera nabarmenduko nuke: saiakerak, eleberriak, poesiak, antzerkiak, nobela grafikoak..."