Bat egin nahi ELSArekin?
ELSA Zuzenbideko Ikasleen Europar Elkartearen siglak dira. Elkarte horrek badu ordezkaritza gure unibertsitatean, bai Donostiako campusean eta bai Bilbokoan. Ikasle talde geldiezin bat da, Zuzenbideko gradu eta maila guztietakoa, geletan jasotzen duen prestakuntza juridikoa era praktiko, dinamiko eta parte hartzailean osatu nahi duena
Jarduerek alde bikoitza dute. Tokiko mailan, hitzaldiak, epaiketen simulazioak antolatu edo epaiketetara joaten dira. Baina ELSA beste elkarte batzuetatik bereizten duena nazioarteko ikuspegia da. Izan ere, bazkideek nazioarteko praktikak egin ditzakete, Europa osoan zehar antolatzen diren udako eskoletara joan daitezke edo nazioarteko erakundeetan har dezakete parte behatzaile gisa.
ELSAk atea zabaltzen die pertsona desberdin eta interes komunak dituztenei, Elkartera bildu daitezen eta legelari prestakuntza jaso dezaten. Hartara, pertsona moduan ere hazi egiten dira, ELSAk ordezkatzen dituen giza duintasuna eta aniztasun kulturala bezalako balioetan
" Kezka eta interes berdinak dituzten pertsonen nazioarteko sarera sartzeko bide bat da."
Marta Santano
ELSA Deusto Donostiako Zuzendaria
“ELSAko esperientzia ziraragarria da, antolatzen duen jarduera zerrendak eskaintzen duen potentzialagatik, behintzat: mintegiak, ordaindutako praktikak, arrazoizko prezioan dauden udako ikastaroak Europa osoan. Baina, hori baino gehiago da, partekatzen eta gure gizarteen funtsa (askatasun, berdintasun eta elkartasun balio europarra) defenditzen ikasten den talde bat da. ELSA elkartea kezka eta interes berdinak dituzten pertsonen nazioarteko sarera sartzeko bide bat da Zuzenbideko ikasleentzat.”
ELSA Deusto

Marta Santano, ELSA Deusto Donostiako Zuzendaria
"ELSAri esker bidaia egin dut, bestela ezagutzeko paradarik izango ez nituen pertsona bikainak ezagutu ditut."
Alex Soroiu
ELSA Deusto Bilboko Zuzendaria
“ELSAko kide izanda, gehiago ikasten duzu gai juridikoen inguruan, ezarritakoa baino gehiago. Geletatik kanpoko prestakuntza ezinbestekoa da. ELSAri esker bidaia egin dut, bestela ezagutzeko paradarik izango ez nituen pertsona bikainak ezagutu ditut, esperientziak partekatu ditut, maila guztietako ikasleekin harremana eduki ahal izan dut; baina, batez ere, pertsona gisa garatu naiz. Lehenengo mailako ikasleak eta unibertsitatean beste aro bati hasiera emateko dauden guztiak gonbidatu nahi ditut, unibertsitateko eguneroko lanean geratu ez daitezen. Eskaintzen zaizkizuen aukera guztiak ahalik eta gehien aprobetxatzea da unibertsitateko garaiari ahalik eta etekinik handiena ateratzeko modurik onena”.

Alex Soroiu, ELSA Deusto Bilboko Zuzendaria