Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Baliabideak eta zerbitzuak

Edozein kontu pertsonali ekiteak dituen zailtasunak gogoan harturik, gure fakultateak badu tutoretza-plan bat, orientazio akademikoa ardatz hartzen duena, orientazio pertsonala ahaztu gabe; ikasle bakoitzak tutore bat izango du ikasturte bakoitzean.

Etengabe lagun egitea

Unibertsitateko tutoretza orientazioko jarduera bat da, irakasle tutoreek egiten dutena, ikasleen goitik beherako prestakuntzan parte hartzeko, pertsona eta ikasle moduan garatu daitezen. Tutoretzak lagundu egiten du unibertsitateko hezkuntza pertsonalizatzen. Gure ikasleen banakako eta taldeko arretan oinarriturik dago eta kalitateko funtsezko elementua da, titulu bakoitzeko koordinatzaileek egiten dutena.

Aholkularitza emateaz arduratzen dira izapide burokratiko eta administratiboak egiteko, ikasketak eta erakundea zelan dauden antolatuta jakinarazten dute eta hautazko irakasgaien inguruko aholkularitza ematen dute.

Graduko tutoreak

Zuzenbide Fakultateko tutoreen taldearen helburu nagusia ikasle bakoitzari eman nahi zaion arreta eta bana-banako orientazioa sustatzea da. Fakultateko irakasleek osatzen dute taldea eta hauexek dira euren zeregin nagusiak:

  • Arlo akademikoei, mintegiei, hitzaldiei eta interesgarri izan daitezkeen ikastaroei buruzko informazioa ikasleei helaraztea.
  • Ikasleen ordezkariekin aldian behin elkartzea, egin daitezkeen hobekuntzei buruzko informazio eta/edo iradokizunak jasotzeko
  • Ikasleak orientatzea matrikula egiteko unean
  • Ikasleek egiten dituzten bana-banako elkarrizketetarako eskaerak hartzea
  • Interesa dutenei Fakultatean egin daitezkeen ikasketei buruzko informazioa ematea Zeregin hori betetzeko, honako hauez arduratuko dira:
  • Bana-banako elkarrizketak programatzea
  • Taldeko batzarrak egiteaz, kurtsoaren martxa komentatzeko
  • Aholkuak emateaz, arazo akademikoak konpontzeko
  • Unibertsitateko Orientazio Zerbitzua dagoela jakinarazteaz.
  • Lehenengo seihilekoan zailtasun nabarmenak dituzten ikasleen jarraipena egiteaz

Ezagutu Zuzenbide Fakultateko tutore eta koordinatzaile taldea osatzen duten pertsonak; haiek orientatu eta lagunduko dizute eta datozen urteetan.

2016-2017 ikasturteko tutoreen zerrenda maila bakoitzeko

Lehenengo mailarako berariazko plana

Lehenengo mailarako berariazko plana dago, ikaslearentzat egokitzapeneko ikastaroa baita. Tutoretzarako espazioetan egiten da ikasturtean zehar eta honako gaiak jorratzen ditu:

  • Unibertsitateko ikaslea izatea: egitura eta unibertsitateko bizitza.
  • Profesionala izatea
  • Zailtasun akademikoak
  • Aukerako irtenbideak
  • Etorkizuneko ikuspegia

Eskemak, batez ere akademikoa eman lezakeen arren, orientazio pertsonala eta profesionala ikaslearen esku dauden funtsezko bi ardatz dira. Horretan ere tutoreak saiatuko dira ikasleei laguntzen. Orientazio prozesu horretan, Unibertsitateko Orientazio Zerbitzua eta beste zerbitzu eta pertsona batzuk (dekanotzan zein unibertsitatean), tutoreekin eta ikasleekin batera, laguntzen ahaleginduko dira.

Asociación de Estudiantes de Derecho

null

Ikasle Bulegoa

null

Ikasle Bulegoa jarduera akademikoaren osagarri diren beharrizanei erantzuteko sortu da.

- Ostatua eta harrera
- Bekak eta laguntzak
- Gizarte Ekintza eta inklusioa
- Enplegua