Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2019ko azaroak 26Bilboko Campusa

Legal Day

Batxilergoko ikaslea zara? Zuzenbidearen munduan egun bat bizitzen gonbidatu nahi zaitugu

  • Eguna: azaroak 26, osteguna
  • Ordua: 10:00 - 16:00
  • Lekua: Deustuko Unibertsitatearen Bilboko campusa

Eman izena!

Aukeratu ondorengo jardueren artetik bat eta eman izena joan nahi duzun guztietara:

10:00 – 11:00. Instagram, Spotify, Google, HBO … zer paper du hemen Zuzenbideak?

Facebook-i demanda jarri zaio erabiltzaileen datuak babesteko eskubideak urratzeagatik… Zelan banatzen du Spotify-k biltzen duen dirua disko konpainia eta musikarien artean? Sartuko du Netflix-ek iragarkirik bere negozio ereduan? Zelan arautzen da, zigor zuzenbidearen aldetik, ziberdelinkuentzia? Teknologia digitala ulertzen eta arautzen hasita geundela, errealitate
berri bat sortu da: adimen artifiziala.
Ikusi zein den Zuzenbidearen papera aro digitalean Jon Artatxoren eskutik, IKT Espezialitateko irakaslea eta abokatua, Teknologia Berrietan aditua.

11:30 – 12:30. Ustelkeria gazteen ikuspuntutik. Asko dugu egiteko. Hasiko gara?

Gero eta arruntagoa da hitz hauek entzutea: ustelkeria politikoa, gardentasun falta, herritartasun arduratsua eta etikoa, lidergo etikoa eta antietikoa. Telebista piztea
eta gure inguruan zer gertatzen den ikustea baino ez dago.
Baina, ez duzu uste hori alda daitekeela? Belaunaldi berriok asko egin dezakegu eta berehala hasi behar dugu. Demelsa Benitok, Zuzenbide Penaleko irakasleak, aldaketa horren parte izateko gakoak emango dizkizu.

12:45 – 13:45. Indarberritzeko, klaustroan mokadu bat hartzera gonbidatzen zaitugu.

14:00 – 16:00. Zure bizitzako epaiketa

Sentitu nahi dituzu abokatuak epaiketaren aurretik sentitzen dituen kilimak? Ez pentsatu gehiago eta ausartu zaitez! “Zure bizitzako epaiketa” jarduerak Zuzenbidearen munduko ateak zabalduko dizkizu. Zure iritzia eman eta eztabaidatuko duzu, legea eskuan duzula ikasiko duzu eta zure bezeroa defendatuko duzu epaiketa batean; azken batean, markatu egingo zaitu gure Unibertsitatetik pasatzeak. ELSA Deustun (Zuzenbideko ikasleen Europako Elkartea), Zuzenbideagatiko ilusioa eta zaletasun bizia duten pertsonen bila gabiltza. Ezaugarri horiek dituzu? Orduan, zeren zain zaude? Utzi lerratzen zure kezkak eta sartu zaitez abenturan.
 

 EMAN IZENA LEGAL DAY-AN!

GARRANTZIZKO OHARRA:

  • Lantegietan parte hartzeko, ezinbestekoa da aurretiaz izena ematea eta ikastetxeko irakasle edo orientatzailearekin etortzea, edo, bestela, jardueretan parte hartzeko baimena ematen duen ikastetxearen agiria ekartzea.

 Jaitsi ikastetxearen baimena 
 

  •  Ikasleek NANa ekarri behar dute.