Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2018ko azaroak 29Bilboko Campusa

Legal Day: Batxilergoko hainbat ikastetxetako 100 ikasle baino gehiagok Zuzenbidearen mundua ezagutu dute

Joan den azaroaren 29an, Euskadiko Batxilergoko hainbat ikastetxetako 100 ikaslek baino gehiagok Deustuko Unibertsitateko (Bilboko campusa) Zuzenbide Fakultatea bisitatu zuten, Legal Day izeneko tailerretan parte hartzeko eta Zuzenbideko ikasketetako zalantzak argitzeko.


Zelan ikasten da Zuzenbidea? Gradu bikoitza aukeratuko dut? Ekonomia arloan ala teknologia berrietan espezializatuko naiz? Horiek izan ziren egunaren hasieran gonbidatuek egiten zituzten galderetako batzuk. Etorkizuneko ikasketen inguruko orientaziorako, Zuzenbide Fakultateak tailer batzuk antolatu zituen 9:30etik 17:00ak arte:


Facebook, Spotify, Netflix... zer paper du honetan Zuzenbideak?


Jon Artatxo irakasleak, Jabetza Intelektualeko eta Teknologia Berrien Zuzenbideko abokatu eta adituak, legelariak izaten dituen hainbat erronka planteatu zizkien, gizarte sareen eta online plataforma berrien inguruan.


Mundua aldatzeko gai den ikasle talde bat


Aitorrek eta Naiarak, Bilboko eta Donostiako Zuzenbide Fakultateko ikasleek, beren esperientzia kontatu zuten ELSAko (Zuzenbideko Ikasleen Europar Elkartea) kide diren aldetik.


Ustelkeria gazteen ikuspuntutik. Asko dugu egiteko. Hasiko gara?


Demelsa Benitok, Jean Monnet SAPIA (Students’ Awareness of Public Integrity and Accountability in the European Union) modulua osatzen duen taldeko kideak eta irakasleak, ustelkeriari eta zintzotasunari buruzko kontzeptuak planteatu eta definitzeko eskatu zien ikasleei tailerrean, talde dinamikak erabiliz.
Goizeko saioa amaituta, parte hartzaileek Fakultateko irakasleekin hitz egin ahal izan zuten, klaustroan eskaini zen kopauan.


Legal Day-ari amaiera emateko, NBEren simulazioaren amaiera ekitaldira joateko aukera izan zuten, Fakultateko 2. mailako ikasleek urtero egin ohi duten saiora, Antonio Manrique de Luna irakasleak antolatuta.

29/11/2018 - Legal Day: más de 100 estudiantes de bachiller de distintos centros conocen de cerca el mundo del derecho