Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Zabalkunderako Jarduerak

EB-ko XVIII. Jardunaldiak

EBk 2020rako asmo handiko bost helburu ezarri ditu enpleguaren, berrikuntzaren, hezkuntzaren, gizarteratzearen eta klima/energiaren eremuan. Arlo horietako bakoitzean, estatu kide bakoitzak helburuak ezarri dizkio bere buruari.Europa 2020 Estrategiaren lehentasunetako bat bazterkeriaren aurkako borroka da. Deustuko Unibertsitatean egin ziren EBko XVIII. Jardunaldien helburua izan zen adituen talde bat biltzea; aditu horiek filosofia horren garapenari buruzko analisiak eta hausnarketak ekarri zituzten. Hurrengo esteka honetan jardunaldietan esku hartu zuten programa eta hizlariak dituzu.
 

EB Jardunaldien egitaraua

Nazioarteko konferentzia: Erakundeak zabaltzea eta berritzea: Legitimotasun demokratiko eta integrazio politiko handiagoa dago Europar Batasunean?

Deustuko Unibertsitateko Europar Batasuneko Zuzenbideko eta Nazioarteko Harremanetako Jean Monnet Bikaintasun Zentroaren lehenengo ekitaldi publikoa martxoaren 24an eta 25ean izan ziren.

Erakundeak zabaltzea eta berritzea: “Legitimotasun demokratiko eta integrazio politiko handiagoa dago Europar Batasunean?” izenburupean, konferentzia formatua izan zuen ekitaldia antolatu zen. Bertan, Europako gaietako sei aditu elkartu ziren, EBk 2014an izan dituen aldaketa eta erronka politiko instituzional nagusiak aztertzeko.

2013ko uztailean, Kroazia Europar Batasunean sartu ondoren, estatu kideak 28 dira. 28 herrialde horietako herritarrek, 2014ko maiatzaren 25ean, hitzordua izan zuten Europako Parlamenturako beren ordezkariak hautatzeko.

Hauteskunde horiek erakundearen aldaketa garrantzitsuak gertatzen diren garaian etorri ziren; eta, aldi berean, bai atzeraldi ekonomikoak bai aurrekontuen doikuntzek ekarri zituzten ondorio sozialek herritarrengan eragin zuten aurkako jarreraren erronka handiari aurre egin behar zitzaion unean.

Deustuko Jean Monnet Bikaintasun Zentroaren nazioarteko konferentzia horren helburua izan zen EBren berehalako etorkizuna erabakiko zuten politika- eta erakunde-erronkak aztertu eta eztabaidatzea. 

 
Egitaraua kontsultatu 

 

Nazioarteko Konferentziako liburuxka

 

Nazioarteko azken konferentziaren ondorio nagusiak

 

Albistea

Building a European Demos: democratic legitimacy in the post-Lisbon European Union and its impact on global governance nazioarteko konferentzia

Deustuko Unibertsitatea 2015eko azaroa.
Ekitaldi horren barruan, izenburu berdina duen ikerketa proiektuaren emaitza nagusiak zabalduko dira.

The European Union and the United States, as global actors: common challenges and responsibilities in the transatlantic cooperation izeneko jardunaldiak

Deustuko Unibertsitatea, 2016ko martxoa.
Topaketaren helburua izango da Atlantikoaren alde bateko eta besteko lankidetzaren eta gobernantza globalean duen paperaren egoera aztertzea.

Nazioz Haraindiko Zuzenbidea

null