Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Aurkezpena

Zentroa

2013ko uztailean, Deustuko Unibertsitateak, Europar Batasunaren Zuzenbideko eta Nazioarteko Harremanetako Jean Monnet Bikaintasun Zentro aipamena jaso zuen, Europako Batzordeak emana.

Aitorpen horrek sendotu egin du Deustuko Unibertsitateak 1979an Europako Ikaskuntzen Institutuaren sorrerarekin hasi zuen europar eta nazioarteko gaien irakaskuntza, ikerketa- eta zabalkunde-lan luzea. Izan ere, Europaren integrazioari buruzko ikasketak eskaini zituen unibertsitateko lehen zentroa izan zen.

Aitzindariak Erkidegoen Zuzenbidea irakasten

1988an, Zuzenbide Fakultatea Estatu espainiarreko lehenengo unibertsitate bihurtu zen “Europako Erkidegoen Zuzenbidea” irakasgaia derrigorrezko irakasgai gisa sartzen ikasketa-planetan.

Gaur egun, asko dira europar eta nazioarteko gai juridikoei eskainitako irakasgaiak Zuzenbideko Graduan eta Zuzenbideko eta Enpresen Administrazioko eta Zuzenbideko eta Nazioarteko Harremanetako gradu bikoitzetan.

Azken urteotan, Deustuko Unibertsitatearen nazioarteko eta Europa mailako oihartzuna nabarmen hazi da, eta nazioarteko eta Europako ikuspegi hori bere nortasunaren ezaugarri bihurtu da.

2010ean, Europako Batzordeak bi Jean Monnet Katedra eman zizkion Deustuko Unibertsitateari.

2011n, Deustu izan zen Hezkuntza Ministerioak emandako Nazioarteko Bikaintasun Campus aitorpena jaso zuen 18 unibertsitateetako bat, International Research School delakoa da lorpenik aipagarriena.

Aitorpen horiei guztiei loturik, Jean Monnet Bikaintasun Zentroak diziplina arteko beste atal bat gehitu du Deustuko Unibertsitatean, Europar Batasunari buruzko prestakuntza, ikerketa eta jakintzaren transferentzia sustatzeko.

Web-orri honen ataletan beharrezko informazioa aurkituko duzu Jean Monnet Bikaintasun Zentroaren jardunaz, baita horretan ari diren zentro, talde eta pertsonei buruzkoa ere.Gure asmoa da orri hau hobetzea eta etengabe eguneratzea.

Espero dugu bisitaldia baliagarria izatea, Jean Monnet Bikaintasun Zentro honen proiektu eta dinamiken berri zehatza ezagutzeko.

Beatriz Pérez de las HerasJean Monnet Bikaintasun Zentroko koordinatzaile akademikoa

Helburuak

Mugaz gaindiko asmo handia - Europaren eraikuntza

Europar Batasuneko Zuzenbideko eta Nazioarteko Harremanetako Jean Monnet Bikaintasun Zentroaren funtsezko helburuak hauek dira:

  • Europar Batasunaren (EB) irakaskuntzan eta ikaskuntzan bikaintasuna sustatzea, programa berrien bidez (Zuzenbideko eta Nazioarteko Harremanetako Gradu Bikoitza eta Nazioarteko Harremanetako Gradua), baita graduondoko ikastaro eta doktoregoaren bitartez.
  • Diziplina arteko ikerketa bultzatzea, Europaren integrazioari buruzko jakintza berriak sortu eta transferitzeko ikerketa-proiektuen bidez.
  • Gizarte zibilarentzat zabalik dagoen foro bat eratzea, Europari buruzko azterketa kritikorako eta eztabaidarako ekitaldi publikoak (jardunaldiak, mintegiak, hitzaldiak, etab.) antolatuz.
  • Europaren eraikuntzaren garapen berriei buruzko ezagutzak zabaltzea, Cuadernos Europeos de Deusto aldizkariaren eta Jean Monnet Bikaintasun Zentroko langileen bestelako ekarpen zientifikoen bidez.
  • Truke intelektual eta zientifikoa sustatzea beste unibertsitate-zentro batzuekin, estatukoekin eta atzerrikoekin.
  • Etengabeko prestakuntzako europar espazio bat eratzen laguntzea.

Taldea

-Ekarpen handia baliabideetan

Helburuak lortzeko eta jarduerak burutzeko, Jean Monnet Bikaintasun Zentroa, batez ere Zuzenbide Fakultatearen, Gizarte eta Giza Zientzien Fakultatearen eta Europako Ikaskuntzen Institutuaren (Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko ikastegia) azpiegitura akademikoan oinarritzen da.

Liburutegiak (Ikasteko eta Ikertzeko Baliabideen Zentroak) eta Europako Dokumentazio Zentroak, bereziki, jartzen dute euskarri bibliografikoa eta dokumentala, prestakuntza- eta ikerketa-lanerako.

Zentro horietako irakasle, ikertzaile eta bestelako langile askok hartzen dute parte eta laguntzen dute Jean Monnet Bikaintasun Zentroko jarduerak gauzatzen.
 

-Europar Batasunaren Zuzenbideko eta Nazioarteko Harremanetako Jean Monnet Bikaintasun Zentroko zuzendari akademikoa

MIembros staff
 Beatriz Nueva carnet  
Beatriz Pérez de las Heras
  • Europar Batasunaren Zuzenbideko katedraduna
  • Europaren Integrazioari buruzko Diziplina arteko Ikaskuntzen Jean Monnet Katedrako titularra 
  • Curriculuma

 

-Langileko kideak

MIembros staff
 Joana Abrisketa cv  
Joana Abrisketa Uriarte
  • Nazioarteko Zuzenbide Publikoko irakasle titularra
  • Giza Eskubideen Nazioarteko Zuzenbideko aditua 
  • Currículuma 
 
 Laura Gomez Foto cv

Laura Gómez Urqujo 

  • Europar Batasunaren Ekonomiako irakasle titularra
  • Integrazioari buruzko ikertaldeko ikertzailea 
  • Currículuma
 
 Maria Luz Suarez foto cv Mª Luz Suárez Castiñeira 
  • Hizkuntza Modernoetako irakasle titularra
  • Europako Ikaskuntzen Institutoko zuzendaria
  • Currículuma