Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Zabalkundeko jarduerak

Jardunaldiak

2014

  •  Nazioarteko konferentzia: Erakundeak zabaltzea eta berritzea: Legitimotasun demokratiko eta integrazio politiko handiagoa dago Europar Batasunean?
    Deustuko Unibertsitateko Europar Batasuneko Zuzenbideko eta Nazioarteko Harremanetako Jean Monnet Bikaintasun Zentroaren lehenengo ekitaldi publikoa martxoaren 24an eta 25ean izan zen.

Erakundeak zabaltzea eta berritzea: Legitimotasun demokratiko eta integrazio politiko handiagoa dago Europar Batasunean? izenburupean, konferentzia formatua izan zuen ekitaldia antolatu zen. Bertan, Europako gaietako sei aditu elkartu ziren, EBk 2014an izango zituen aldaketa eta erronka politiko instituzional nagusiak aztertzeko.



2012

Europar Batasunari buruzko XIII. Jardunaldiak

    Jardunaldien gaia hau izan zen: Kanpo Ekintzarako Europar Zerbitzua eta europar diplomazia berria: Europar Batasuneko kanpo ekintzarako erronka eta aukerak.

    Egunak: 2012ko martxoaren 12a, 13a eta 14a.
    Tokia: Deustuko Unibertsitateko liburutegiko Ignacio Ellacuría erabilera anitzeko aretoa.

    Jardunaldien egitaraua

     

    2010

    Irailean izan ziren Deustuko Unibertsitatean Europar Batasunari buruzko ikerketako jardunaldi batzuk eta jorratu zen gaia hauxe izan zen: “Aldaketa klimatikoari buruzko politika Europar Batasunean: erronka globalak, nazioarteko konpromisoak eta estrategia bateratuak”.

    Foroaren helburua izan zen The European Union greenhouse gas emissions trading scheme: abilities and prospects of a climate governance instrument ikerketa proiektuaren emaizen zabalkundea egitea. Proiektu hori Beatriz Pérez de las Heras irakasleak koordinatu zuen eta Europa eta Ipar Amerikako hamar ikertzailek parte hartu zuten.

Mintegiak

Mintegi zientifikoa

Europar Batasuna, eragile globalak eta eskualdeetako botereak klima arloko diplomazian: Kiotoren ondorengo alde ugariren arteko akordio baterako aukerak

Egunak: 2012ko azaroaren 19a eta 20a
Tokia: Deustuko Unibertsitateko liburutegiko Ignacio Ellacuría erabilera anitzeko aretoa.

 

Harremana

Europaren Integrazioari buruzko Diziplina arteko Ikaskuntzen Jean Monnet KatedraAvda de las Universidades, 2448014 - Bilbao944.139.200beatriz.perez@deusto.es