Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Taldea

Deustuko Unibertsitateko Europaren Integrazioko Diziplinarteko Ikasketen Jean Monnet Katedra Europar Batasunari eta bere garrantziari buruzko gaietan ibilbide akademiko bermatua duten irakasleek osatzen dute.


 

Titularra

 

coordinadora
 Beatriz Nueva carnet Beatriz Pérez de las Heras
  • Europar Batasuneko Zuzenbideko katedraduna 1999tik. Deustuko Unibertsitateko Zuzenbideko doktorea da; graduondoko ikasketak DUko Europako Ikaskuntzen Institutuan eta Nancyko (Frantzia) Centre Européen Universitaire erakundean egin zituen. Azken horretan jaso zituen DESS eta DEA Droit Communautaire arloan. Europako Ikaskuntzen Institutuko zuzendaria izan zen 1996 eta 2009 bitartean.
  • Gaur egun, Europaren Integrazioko ikertaldeko ikertzaile nagusia da eta Europaren Integrazioko Diziplinarteko Ikasketen Jean Monnet Katedraren titularra da.
  • 2009tik, Cuadernos Europeos Deusto aldizkaria zuzentzen du. 2013ko irailetik, Europar Batasuneko zuzenbideko eta Nazioarteko Harremanetako Jean Monnet Bikaintasun Zentroko koordinatzaile akademikoa da.
  • Zuzenbide Fakultatean, Nazioarteko Harremanetako eta Ikerketako dekanordea da 2013ko urritik. Une honetan jorratzen dituen ikerrarloak hauek dira: klima aldaketa eta energia politikak EBn.

     
  • Currículum

 

Taldeko kideak

MIembros staff
 Joana Abrisketa cv  
Joana Abrisketa Uriarte
  • Nazioarteko Zuzenbide Publikoko doktorea. Nazioarteko Zuzenbide Publikoko irakasle titularra. Nazioarteko Zuzenbide Publikoa, Nazioarteko erakundeak eta Europar Batasuneko zuzenbidea irakasten ditu Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultatean 2002tik.
  • Nazioarteko Ekintza Humanitarioko Europako Masterreko (Erasmus Mundus) irakaslea eta koordinatzailea da 1999tik, Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutuan. Acción Humanitaria y Derecho Humanos (Alberdania, 2004) liburuaren autorea da, baita hainbat artikulu eta liburutako kapitulurena ere.
  • Ikastaroak eta mintegiak eskaini ditu Bogotako El Externado Unibertsitatean, Belgikako Lovaine-la-Neuven, eta Erresuma Batuko Leedseko Unibertsitatean, besteak beste. New Yorkeko Columbiako Unibertsitateko eta Kanadako Yorkeko Unibertsitateko (Toronto) irakasle bisitaria izan da, beste unibertsitate batzuen artean.
  • “Fostering Human Rights Among European Policies” EBko Zazpigarren programa Markoko ikertaldeko kidea da, Gizarte eta kultur erronkak eta giza eskubideak aldatzen ari den munduan (Eusko Jaurlaritzaren A kategoriakoa) ikertaldekoa, eta Consolider “HURI-AGE. El tiempo de los Derechos” taldekoa.

     
  • Currículum
 
 Laura Gomez Foto cv

Laura Gómez Urquijo

  • Deustuko Unibertsitateko Zuzenbideko doktorea eta Turingo Institute of European Studies ikastegiko graduondokoa.
  • Europar Batasuneko Ekonomiako irakasle titularra da eta Europaren Integrazioko ikertaldeko ikertzailea.
  • Bere ikerketa eta argitalpenek EBko ekonomia politikak hartzen dituzte ardatz. Irakasle gonbidatua izan da atzerriko hainbat unibertsitatetan: Upsala, Buenos Aires, Sorocaba (Brasil, Sarajevo eta Derby).

     
  • Currículum
 
   Cristina Churruca Muguruza
  • Nazioarteko Harremanetako eta Ekintza Humanitarioa eta bakea eraikitzeko irakaslea Deustuko Unibertsitateko Giza Eskubideen Institutuan. Nazioarteko Zuzenbide Publikoko irakasle titularra. Bere ikerrarlo nagusiak hauek dira: giza segurtasuna, bakea eraikitzea, Europaren kanpo politika eta ekintza humanitarioa Europar Batasunean.
  • Hainbat argitalpen ditu arlo horietan. Estatuko eta nazioarteko erakundeek finantzatutako zenbait ikerketa proiektutan parte hartu du. Une honetan, giza segurtasuna eta barne joan-etorrien irtenbide iraunkorrak bakea eraikitzeko funtsezko elementu gisa jorratzen dituen ikerketa proiektu batean dihardu.
  • NOHA Mundus, Nazioarteko Ekintza Humanitarioko Europako Baterako Masterraren zuzendaria da eta NOHA Ekintza Humanitarioko Unibertsitateen Partzuergoko koordinatzailea (NOHA Mundus Masterra eskaintzen duten Europako zazpi unibertsitate eta munduko gainerako zortzi unibertsitate biltzen ditu).
  • Euskal herriko Unibertsitateko ikertzailea izan ondoren, Europar Batasuneko Marie Curie doktorego ondorengo beka bat jaso zuen, Bochum-eko (Alemania) Ruhr-eko Unibertsitateko Bakeari eta Gatazka Armatuei buruzko Nazioarteko Zuzenbideko Institutuan lan egiteko (Ruhr-Universität Bochum). Ikertzaile bisitaria izan da Monash-eko Unibertsitatean, Bogotako Javeriana Eliz Unibertsitatean, Columbiako Unibertsitatean eta Bangaloreko Unibertsitatean.
  • Currículum
 

 

Harremana

Europaren Integrazioari buruzko Diziplina arteko Ikaskuntzen Jean Monnet KatedraAvda de las Universidades, 2448014 - Bilbao944.139.200beatriz.perez@deusto.es