Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Skills for International lawyers

Aurkezpena

% 100 ingelesez eskaintzen den titulua da. Tituluari esker… 

  • nazioarteko esparru juridikoan aritzeko beharrezko gaitasunak jasoko dituzu, eta
  • gero eta mundu globalizatuagoak planteatzen dituen erronkei erantzuteko behar diren trebetasunak izango dituzu.

Lau urtetan, Zuzenbideko Gradua izango duzu, programa berritzaile honekin, eta espezialitateekin ere bateratu ahal izango duzu.  

Con cualquier opción de Grado en Derecho podras cursar Skills for International lawyers
            

Irakasgaiak

InformaciónClave
1. maila  Legal writing
1. maila  Public speaking for lawyers
3. maila  Negotiation methods & International legal problems
4. maila  Mooting skills

Irakasgai bakoitzak 6 ECTS kredituren balioa du eta 1. mailatik 4.era eskaintzen dira bigarren seihilekoan.

Zergatik titulu hau?

Gero eta globalizatuagoa den mundu honetan gero eta garrantzi handiagoa du profesional prestatuak eta kualifikatuak izateak. Hori dela eta, gure ikasleek Zuzenbideko prestakuntza titulu propio honekin osatu ahal izango dute. Ikasleak gai izango dira…

 

  • Ingelesez testu juridikoak idazteko (demandak, helegiteak, kontratuak edo hitzarmenak).
  • Ingelesez juridikoki azaltzeko eta argudiatzeko.
  • Terminologia juridiko elebiduna berenganatzeko.
  • Gatazken konponbide alternatiboetara jotzeko: arbitraje, bitartekaritza eta adiskidetzera, nazioarteko esparruan.
  • Epaiketen simulazioaren bidez praktikatzeko (moot court).
  • Lege arazoak nazioarteko inguruetan negoziatzen ikasteko.

 

 

Onarpen-prozesua

Sarrera eskaera egiteko epea

Calendario Admisión y matricula de postgrados
Sarrera eskaera egiteko epea Irailean
Matrikula egiteko prozesua Urrian

Onartzeko baldintzak

 

  • Matrikula eginda eduki behar da Zuzenbideko Graduan, Zuzenbidea + Ekonomia Espezialitatean, Zuzenbidea + IKTen Zuzenbideko espezialitatean.
  • Ingeleseko B2 maila ziurtatu behar da.

Non aurkeztu behar da onarpen-eskaera?

Horretarako ezarritako epean aurkeztu behar da

Dónde presentar solicitud Acceso
Deustuko Unibertsitatean, Bilboko campusean

Idazkaritza Orokorra
Unibertsitate etorbidea, 24
48007 Bilbao
944 139 061
secretaria.general@deusto.es

*Titulu honek toki kopuru mugatua du.

Harremana

Zuzenbide FakultateaUnibertsitate Etorbidea, 2448007 Bilbo944 139 295 / 944 139 412derecho@deusto.es