Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Bridge Program

Zertan datza?

Bikaintasun akademikoko prestakuntza osagarria da, nazioarteko bulego juridikoetan in company ikaskuntzako esperientzia bat izateko modua emango dizuna. Prestakuntzako murgiltze programa hori bi astetan egingo da, hasteko estatuko egotaldi bat eta nazioarteko beste bat bateratuta.
Egonaldi horretan, bulego edo erakundeen antolaketa egitura eta funtzionamenduko dinamikak ezagutuko dituzu, eta ondoren ageri diren jarduerak bezalakoak egin:

  • Mentoreak bezeroekin dituen bileretara joan.
  • Prestakuntza gidatua, intereseko gairen baten inguruan: Artikulu juridikoak irakurri, legeria eta jurisprudentzia ikertu eta analizatu txostenak egiteko.
  • Kasu errealak aztertu, dokumentazio juridikoa analizatuta.
  • Epaiketa, bista eta epaiketa aurreko entzunaldietara joan.
  • Egoitza judizialetara, erakundeetara, notariotza eta erregistroetara laguntzeko jarduerak.
  • Nazioartean zabalduta dagoen bulegoaren edo Espainian edo atzerrian abokatutzaren sektore profesionalean dagoen bulegoaren funtzionamendu eta lanaren antolaketari buruzko formazio saioak jaso.

Norentzat da?

Ikastaroa titulazio hauetako laugarren mailako ikasleei zuzenduta dago:

  • Zuzenbideko graduko ikasleei.
  • Zuzenbidea + Ekonomia Espezialitateko eta Zuzenbidea + IKTen Zuzenbideko espezialitateko ikasleei.
  • EAZ + Zuzenbideko, Zuzenbideko + Komunikazioko eta Nazioarteko Harremanetako + Zuzenbideko gradu bikoitzetako ikasleei.
  • Lan Harremanetako Graduko eta Zuzenbideko + Lan Harremanetako gradu bikoitzeko ikasleei.

Toki kopurua mugatua denez, Zuzenbide Fakultateak zorrotz errespetatuko ditu irizpide hauek:

  • Ikasketa espedienterik onenak dituzten ikasleei eskainiko die programa (bikaintasun akademikoa).
  • Atzerrian emango den astean lan egiteko hizkuntza ezagutzen dutenei.
  • Hautatuek borondatez sartu ahal izango dute programan matrikula egiteko.

Ezaugarri akademikoak

Denbora (2016-2017 ikasturtean egiteko aukerak)

  •  Urtarrilaren 20tik otsailaren 7ra.
  • Apirilaren 17tik 23ra.
  • Ekainaren 14tik uztailaren 16ra.

Egotaldia egiteko aukera bulegoen edo erakundeen baliabideen eta ikaslearen interesen pentsuan egongo da. Asteak elkarren segidan edo une desberdinetan egin daitezke.

Antolaketa akademikoa

  •  Hautazko irakasgaia graduaz gain (6 ECTS).
  • Irakasle arduraduna: María Nagore Casas (nagore@deusto.es).
  • Programa ikaslearen ikasketa espediente ofizialean agertuko da, datu osagarriz eta praktiketako ziurtagiriz hornituta (egoitza, tokia eta ordu kopurua barne).

Harremana

Zuzenbide FakultateaUnibertsitate Etorbidea, 2448007 Bilbo944 139 295 / 944 139 412derecho@deusto.es