Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Ikerketa politika

Deustuko Unibertsitatea erakundeak konpromisoa du bertako profesionalei prestakuntza eraginkorra eta lehiakorra emateko, bai eta berrikuntzarako eta gizarte-garapenerako ere. Proiektu honen esparruan, Zuzenbide Fakultateak eragile garrantzitsua izan nahi du ikerketa juridikoaren, ezagutza sortu eta transferitzearen eremuan aritu; horrela, gizartean oreka lortu nahi du ekoizpen zientifikoaren eta juridikoaren eta esku-hartzearen artean.

Fakultatearen oinarrizko ikerketaren ezaugarri nagusiak hauek dira: diziplina artekotasuna, dimentsio soziala eta enpresa pribatuari eta administrazio publikoari aplikagarria izatea. Ikerketa espezializazio juridikora dago bideratuta. Azken urteotan, Fakultateak ahalegin eta lan berezia egin du, ikerketa nazioartera zabaltzeko, beste ikerketa-zentro eta unibertsitate batzuekin lankidetza garrantzitsuak eginez.

Hori guztia lortzeko, Fakultateak ikertalde sendoak ditu, eta horiei esker, Fakultatearen ikerketa-politika zenbait gairen inguruan antolatzen eta ezartzen da:

  • Ekonomia eta haren interkonexioa gizarte-berrikuntzarekin eta garapenarekin.
  • Botere publikoaren arauzko antolaketa eta haren aldaketak.
  • Nazioz haraindiko zuzenbidea eta eraldaketak esparru globalean.
  • Europaren integrazioaren arauzko izaera, bilakaera eta garapena.
  • Ondare-zuzenbidea, diziplina anitzeko eta maila askoko ikuspegitik.
  • Zigor zuzenbide ekonomikoa.
  • Zuzenbidea genetikan, bioteknologian eta ikerketa biomedikoan.
  • Kooperatibismoa, arau-esparrua eta bilakaera tokiko testuinguruan eta inguru globalean.
  • Nazioarteko merkataritza arautzen duten prozesuak eta erakundeak.
  • Zuzenbidearen gizarte-babesa.
  • Zuzenbidea eta lan-harremanak.
  • Giza eskubideak, kultura-aniztasuna eta laguntza humanitarioa testuinguru globalean eta gatazkatsuan.
  • Zuzenbidea eta nazioz haraindiko migrazioak.