Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Ekonomia eta enpresa zuzenbidea

Bilboko campusa | Doktoregoak

Aurkezpena

Programari buruz

Ekonomia eta enpresa zuzenbideko doktoregoak gizartearen eskakizunei erantzuten die, bereziki krisi ekonomikoko garaian, langabezia-tasak hain altuak direnean. Izan ere, horrek guztiak hausnarketa pausatua eskatzen du enpresa arloko araudiaz eta sistema ekonomikoaz. Aipatutako azterketa ikuspegi zabaletik egiten da, enpresen harremanekin lotuta, konstituzioko arauak eta mugaz gaindikoak aztertu behar baitira; baita operadore eta eragile ekonomikoekin zuzenean lotuta dauden arauak ere, enpresak horretan aparteko papera hartzen du eta. Ikerketa juridikoa, testuinguru horretan, gatazken konponbideko ekitate eta justizia igurikipenak asetzera bideratuta dago; baita, arauen bidetik, ongizatea oro har sustatzera ere; izan ere, horixe espero dute doakienek erregulazio ekonomiko, finantzario eta korporatibotik.

Zuzenbidearen esparru zabal horretan (ekonomia eta enpresa), jakintza gero eta konplexuagoa eta espezializatuagoa da; eta ikerketak zenbait trebetasun eta teknika menperatzea eskatzen du, eta trebetasun eta teknika horien maneiura dago bideratuta programa. 