Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Gure balioak

Esperientzia legelariak prestatzen

1886-87 ikasturtean hasi genuen ibilbidea, eta, harez gero, ospe akademiko gero eta sendoagoa izan dugu, bai ematen ditugun ikasketen kalitateagatik, bai irakasleen eta ikasleen maila bikainagatik.

Gure Fakultateak prestakuntza integralaren, profesionalaren eta humanoaren bermea eskaintzen du, kalitate maila handikoa, bai graduen mailan, bai graduondoen mailan. Ikasgela hauetatik irten diren profesionalek bermatzen dute.

Goi-mailako prestakuntza duten profesionalak prestatu nahi ditugu, gizartea aldatzeko eta hobetzeko lan egingo dutenak; horrela, ordena politiko, ekonomiko eta sozial bidezkoagoa eta gizatiarragoa eraiki nahi dugu. Horregatik egiten dugu ahalegina gure ikasleak pertsona askeak, arduratsuak eta kritikoak izan daitezen, zerbitzurako eta elkartasunerako jarrera dutenak, lagun hurkoa errespetatzen dutenak, bakezaleak eta pertsonen duintasunaren eta giza eskubideen alde konprometituak.

Graduko eta graduondoko prestakuntza onena

Gure titulazio guztien ikasketa-planek profil akademiko profesionala dute abiapuntu, alegia, ikasketak Deustun egin dituen profesional baten ezaugarrien definizioa.

Deskribapen hori adostasunez egiten da zuzenbidearen, enpresaren eta lan-harremanen munduarekin lotuta dauden gizarteko ordezkarien artean: abokatuak, epaileak, notarioak, politikariak, gizarte graduatuak, negozioen munduko ordezkariak…

Eta profesional horiek nolakoak izan behar duten azaltzen duen deskribapen horrek bere isla du ikasketetan eskuratu edo garatu behar dituzten ezagutza, gaitasun eta trebetasunetan.

Munduari ateak zabaltzen dizkion fakultatea

Nazioartekotzea Deustuko Unibertsitatearen helburu estrategikoetako bat da. Unibertsitateko prestakuntzako nazioarteko osagai indartsu baten bidez, lehenengo eta behin, haren kalitatea indartzea lortzen da, eta, bigarrenik, ikasleak prestatzea lan-merkatu independente eta globalera egokitzeko.

Ikasleen trukean oinarritzen den eredua gainditzeko, Zuzenbide Fakultateak nazioartekotzea sendotu du, gure irakasleak munduko beste unibertsitate batzuetara mugituz, unibertsitate prestigiodunetako irakasle bisitarien parte hartzeaz eta Fakultatea nazioarteko sareetako kide izanez.

Harremana

Zuzenbide FakultateaUnibertsitate Etorbidea, 2448007 Bilbo944 139 295 / 944 139 412derecho@deusto.es