Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Aurkezpena

KBBSren aurkezpena

Europako Unibertsitate Eremua kalitate, mugikortasun, aniztasun eta lehiakortasun oinarrien inguruan dago eratuta eta helburu estrategiko batzuk lortzera bideratuta. Hauek lirateke helburuok: erraz parekatu daitekeen titulazio sistema bat hartzea, kalitatea ziurtatzea, unibertsitateko ikasketak bi mailatan egituratzea (gradua eta graduondoa), eta Kredituen Transferentziarako Europako Sistema (ECTS kredituak) ezartzea.

ANECAk kalitatearekin lotutako bi programa diseinatu ditu: AUDIT eta VERIFICA. Ebaluazioko irizpide eta gidalerro batzuk ezarri dira eta, horien arabera, tituluak Kalitatea Bermatzeko Barne Sistema bat jaso behar du, titulu horren kontrola, berrikusketa eta etengabeko hobekuntza ziurtatzeko. Horrez gain, titulazioa ematen duen ikastegiak, edo Unibertsitateak, prozedura batzuk izan behar ditu kalitatea bermatzeko eta titulua onartzeko, kontrolatzeko, aldian behin berrikusteko eta hobetzeko mekanismo formal batzuk; baita informazioko mekanismo batzuk ere, ikasleei eta gizarteari zuzenduak, tituluaren eta berorren helburuen inguruan.

Zuzenbide Fakultateak Anecak zehaztutako AUDIT programaren jarraibideen araberako Kalitatea Bermatzeko Barne Sistema bat du dokumentatuta. Sistema hori Zuzenbide Fakultatean kalitatearen barne bermea ezartzen duten erakunde egiturak, erantzukizunek, prozesuek, jarduteko prozedurek eta baliabideek osatzen dute.

Sistema mantendu egiten da eta etengabe hobetzen ari da, Fakultatearen kalitate-politika eta plan estrategikoaren helburuak aplikatuz, interes taldeen gogobetetasuna neurtuz eta aztertuz, prozesuen emaitzak aztertuz, ikuskaritzen bidez eta Fakultateko Batzordeak sistema berrikustearen bidez.

Kalitatea Bermatzeko Barne Sistemaren arduraduna dekanoa eta Fakultateko Batzordea dira, BKUT-Kalitatearen laguntzarekin.
 

Harremana

Zuzenbide FakultateaUnibertsitate Etorbidea, 2448007 Bilbo944 139 295 / 944 139 412derecho@deusto.es