Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Praktikak

Lanbideko praktikak garrantzi handikoak dira titulazioetan, ikasleei aukera ematen dietelako (graduetan eta graduondokoetan)...

  • Jasotako ezagutzak aplikatzeko
  • Ikasitako trebetasunak erakusteko
  • Curriculuma nabarmen aberasteko, balio erantsiari hainbesteko garrantzia ematen dion gizarte honetan.

Praktiketako tokiak

Curriculumaren barruko kanpoko praktikek hautazko irakasgai bat osatzen dute; eta 3. mailako udan, hau da, ohiko deialdia amaitutakoan edo, hala badagokio, 3. mailako aparteko deialdia amaitutakoan, edo graduko 4. mailako lehenengo seihilekoan egiten dira.

Curriculumetik kanpoko praktikak ere egin ditzakezu, borondatez, graduko ikasketa planeko kredituen % 50, gutxienez , gainditu ondoren. Praktika horiek ez dira ECTS gisa kontuan hartzen ikaslearen espedientean. Hala ere, egin izana jasota geratzen da.

Praktikak egiteko tokiak:

  • Enpresak
  • Erakunde publikoak
  • Estatu eta, batzuetan, nazioarte mailako erakunde pribatuak.

Laneko lehenengo esperientzia hau erakusleiho ezin hobe bihurtzen da gaitasun profesionalak erakusteko eta, betiere, curriculum vitaea aberasteko.

Praktiken programan laguntzen duten enpresak aukeratuak dira, ikasleei esperientzia oso goi-mailakoa eskaintzen dietelako. Praktika asko enpresari eragiten dioten arlo juridikoa (aholkularitza juridikoa, bulego profesionalak, giza baliabideen sailak, nazioarteko sailak, etab.), teknologia edo komunikazioa lantzen diren esparru profesionaletan egiten dira. Jarduera horiek lotuta daude eskaintza akademikoan sartu berri diren tituluekin.

Ikasturte bakoitzean praktiketako hitzarmen berriak kudeatzen dira enpresekin, ikasle guztiek esperientzia hau izateko aukera izan dezaten. Enpresa eta erakundeetan praktikak egiteko aukerak zabalak dira eta ekonomi ingurunearen errealitate aldakorrera egokitzen doaz. Hemen duzu lan-mundura hurbiltzen lagunduko dizuten enpresen zerrenda:

Enpresen zerrenda

Praktikak graduan

Dagoeneko eginda dauden programa eta hitzarmenez gain (horren inguruko informazioa beheko tituluetan klik eginda aurkituko duzu), ikasturte bakoitzean sortzen dira formula berriak gure ikasleen laneko esperientzia sustatzeko eta enplegagarritasuna indartzeko.

Praktikak graduondokoetan

Graduondoko ikasketetan ere egoten dira praktikak. Beheko unibertsitate masterren gainean klik egin eta ikusiko duzu:

Praktikak atzerrian

Zuzenbide Fakultateak Atzerri Gaietako eta Lankidetzako Ministerioaren bitartez, Espainiak atzerrian dituen enbaxada eta kontsuletxeetan praktikak egiteko aukera eskaintzen die ikasleei, baita nazioarteko erakunde garrantzitsuetan ere. Praktikak atzerriko enpresetan egiteko aukera ere badago. 

6. artikulua. Praktikak nork egin ditzakeen eta zer betekizun behar duten:

1. Kanpoko praktikak curriculumaren barrukoak izateko, ikasleak graduko 4. mailako “Praktikak” hautazko irakasgaian matrikulatuta egon behar du. Horretarako, graduko nahitaezko kreditu guztiak gaindituta edo aldi berean matrikulatuta eduki behar ditu.

2. Curriculumeko praktikak 3. mailako ohiko deialdia edo, bestela, apartekoa, amaitu ondoren hasiko dira. Kasu horretan, praktiketako arau orokorretako eskakizun guztiak beteta eduki beharko dituzte eta matrikula egin Idazkaritza Orokorrak horretarako ezarrita duen epean, baldintza guztiak beteta.

3. Curriculumetik kanpoko praktiken kasuan, Zuzenbideko Graduko ikasketa planeko kredituen %50 gutxienez eduki behar dira gaindituta.

Bana banako tutoreak

Lan eginez ikastea, ezagutza sendotzeko biderik onena

Deustuk praktikak egiteko aukera ematen dizu, Zuzenbide Fakultatearekin lankidetza hitzarmenak dituzten 100 erakunde publiko eta pribatu baino gehiagotan. Horrela, laneko errealitatearekiko harremanaren bidez, interesa duten pertsonek kontrastatu eta sendotu egin ditzakete prestakuntzan zehar jasotako gaitasunak.

Praktiken bana-banako jarraipena

Curriculumaren barruko kanpoko praktikaldia hautazko irakasgaia da. Noiz egiten da?

•3. mailako udan egiten da, ohiko deialdia bukatutakoan edo, hala badagokio, 3. mailako aparteko deialdiaren ondoren;

•edo graduko 4. mailako lehenengo seihilekoan.

Curriculumetik kanpoko praktikak ere egin ditzakezu, borondatez, graduko ikasketa planeko kredituen % 50, gutxienez , gainditu ondoren. Praktika horiek ez dira ECTS gisa kontuan hartzen ikaslearen espedientean. Hala ere, egin izana jasota geratzen da.

Bi tutorek (kanpoko erakundekoa, bata; eta unibertsitatekoa, bestea) ikaslearen jarraipena egiten dute praktikaldian, eta ikasleak gaitasun orokorrak eta berariazkoak zenbateraino lortu dituen ebaluatzen dute. Dena jasotzen da txostenetan. Ebaluaziorako, horrez gain, praktikak egiten ari den bitartean eta bukatutakoan ikasleak aurkeztu behar dituen txostenak ere hartzen dira kontuan.

Orientazioa eta zerbitzuak

Zuzenbide Fakultateko Lanerako Orientazio Zerbitzuak laneratzera bideratutako jarduerak antolatu, koordinatu eta dinamizatzen ditu:

Enplegua eraginkortasunez bilatzeko lantegia (curriculum vitaea, hautaketa elkarrizketetarako aurkezpen gutuna, test psikoteknikoak eta talde-dinamikak prestatzea, baita Interneten bidez lana bilatzeko orientazioa eman ere).

Informazio saioak: abokatu lanbidearen ohiko jardunaz, oposizioei buruz (justizia, erregistroak eta notariotza, estatuko abokatutza...), graduondoko ikasketen inguruan (Zuzenbide Fakultateko eskaintza, bekak...)

Erakunde, bulego eta enpresen aurkezpenak, gero Unibertsitatean laneko elkarrizketak egiten dituztelarik.                                                                                             Era berean, Deustuko Unibertsitateko Enplegu Zerbitzuak (Deusto Alumni) laneratze prozesuan ere parte hartzen du. Zeregin hori betetzeko hainbat tresna ditu:

Lana modu aktiboan bilatzeko orientazioa

•Bitartekaritza-lana enpresekin, Unibertsitateko lan-poltsaren, Lanbideren edo Enplegu Foroaren bidez

•Bana-banako jarraipena, tutoretzen bidez, tituludunak lanean hasi aurretik eta ondoren

•Behatokia, lan mundua etengabe aztertzeko eta gehien eskatzen diren profil profesionalak identifikatzeko

Lan-merkatuan txertatzea, praktika, beka eta autoenpleguko programen bidez.

Career Advisory Program

Iraupena duten loturak

Advisory programak urte batzuk daramatza martxan Zuzenbide Fakultatean eta bai orientatzaileak (advisors, batzuk Fakultateko ikasle ohiak) eta bai ikasleak (advisees) oso gustura daude berarekin.

Ikasleen eskura trukerako, hausnarketarako eta lanbideko etorkizuna argitzeko espazio hau martxan jarrita, zera lortu nahi da:

•Ikasleen orientazioan eta enplegagarritasunean zuzenean eragitea

•Interesatuei Zuzenbideko ikasketek dituzten laneko irteerei buruzko orientazioa ematea

•Lan arloko erabakiak hartzeko irizpideak zehazten laguntzea

•Ikasteko motibazioa sortzea, etorkizunarekin lotuz.

Helburu horiek betetzeko, orientazioan 4-5 ikasleko (advisees) taldeak osatzen dira, profesional batek (advisor) koordinatuta, lanbideko proiektua egiten laguntzeko.

Programaren lehenengo faseak

Aurtengo ikasturtean, graduko laugarren mailako eta EAZ + ZUZeko gradu bikoitzeko bosgarren mailako 30 ikasle ari dira 9 orientatzailerekin (advisor) elkartzen 6 taldetan. Ikasleek lehenetsitako arloak kontuan harturik, talde hauek osatu dira: bankuko bat, abokatutzaren jarduerako bi, enpresako bi, nazioarteko zuzenbideko bat, itsas zuzenbideko bat, kirol zuzenbideko bat, oposizioetako bat, eta, azkenik, oposizio eta abokatutzaren jarduerako talde misto bat.

Azken etapa

Azterketak amaitzen direnean, berriro elkartuko dira eta prestakuntza eta lanbideko aukerak identifikatuko dituzte. Laugarren fasean, proiektu pertsonal eta profesionala egingo dute eta, azkenik, bosgarren fasean, ebaluazioa egin eta itxi egingo dute prozesua.Lehenengo ediziotik, Advisoring programak lotura iraunkorrak sortu ditu ikasleen artean, ikasleen eta Fakultatearen artean, eta Fakultatearen eta ikasle ohien elkartearen artean. Horrela bada, laguntzaileen sare estua sortu da.

Programari buruzko argibide gehiago

Ikasle Bulegoa

null

Ikasle Bulegoa jarduera akademikoaren osagarri diren beharrizanei erantzuteko sortu da.

- Ostatua eta harrera
- Bekak eta laguntzak
- Gizarte Ekintza eta inklusioa
- Enplegua