Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Nazioarteko mugikortasuna

Nazioarteko bokazioa

Zuzenbide Fakultateko nazioarteko programak aukera eskaintzen die ikasleei atzerriko unibertsitate batean egonaldi bat egiteko.

Ikasleen mugikortasuna lankidetzako unibertsitate arteko programen bidez antolatzen da eta Europar Batasuneko Sócrates-Erasmus programak sustatzen eta bultzatzen ditu. Halaber, nazioarteko unibertsitate-erakundeekin ezarritako aldebiko hitzarmenen bidez ere antolatzen da.

Outgoing mugikortasuna

Nazioarteko programaren deialdia Deustuko Unibertsitateak egiten du. Ikasleek baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • Zuzenbide Fakultateko ikasle ofiziala izan.
  • Deustuko Unibertsitatean ikasketen lehenengo urtea behintzat egin izana.
  • Espediente akademiko ona eta hizkuntza maila ona izan.
  • Ezin izango dute truke programan parte hartu, hautagaiak aukeratzeko orduan, 12 kreditu baino gehiago gainditu gabe dituzten ikasleek.
  • Europar Batasunaren kide den estatu bateko herritarra izan.

Graduko ikasleen mugikortasuna

Asko dira mugikortasuneko programa bat egiteko erabakia hartzeko arrazoiak, bai ikasketen kasuan, bai praktiketan:

  • Eskualdeko hizkuntzaren komunikazio-trebetasunak sendotu eta kultura artekotasunean sakontzea.
  • Gizarte-trebetasunak sendotzea.
  • Deustuko Unibertsitatean jasotzen dituzun ikuspegiak ez bezalako ikuspegi osagarriak lortzea.
  • Nazioarteko ikuspegia izatea eta kultura eta hizkuntza askotako taldeetan lan egitea, funtsezkoak baitira etorkizuneko profesionalentzat.
  • Horrez gain, oso onuragarria eta bereizgarria da ikaslearen curriculum akademikorako.

Informazio gehiago

Graduondoko ikasleen mugikortasuna

Mugikortasunak ikasketa eta pertsona moduan aberasteko aukera eskaintzen die ikasleei.

Erasmus+ programari esker, graduondoko titulu ofiziala eskuratzeko ikasketetan matrikulatuta dauden ikasleek ikastaldi bat egin dezakete Europako beste herrialde bateko goi mailako hezkuntzako erakunde batean, ikasketak erabat aitortuta.

Deustuko Unibertsitatean unibertsitate-master bat egiten aritu eta Erasmus+ programaren barruko nazioarteko mugikortasuna egin nahi duten ikasleak euren masterreko arduradun akademikoarekin jarri behar dira harremanetan, arlo horretan dauden aukeren berri kontsultatzeko: mugikortasuna zein tokitan egin daitekeen, noiz egiten den mugikortasuna, atzerriko unibertsitatean egingo diren ikasketen irakastorduak zelan antolatu, etab.

Arduradun akademikoak Nazioarteko Harremanetako Bulegoari jakinaraziko dio zein ikaslek egingo duen mugikortasun-programa, haiekin harremanetan jartzeko eta mugikortasun aldiko administrazioko izapideei hasiera emateko.

Inforrmazio gehiago

Ikasle Bulegoa

null

Ikasle Bulegoa jarduera akademikoaren osagarri diren beharrizanei erantzuteko sortu da.

- Ostatua eta harrera
- Bekak eta laguntzak
- Gizarte Ekintza eta inklusioa
- Enplegua