Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Aurkezpena

Katedra honek kultura juridiko, politiko eta ekonomikoen arteko elkarrizketa azpimarratzen duten irakaskuntzako, ikerketako eta ikerketaren zabalkundeko jarduerak bultzatzen ditu, kultura-aniztasunaren balio erantsia nabarmenduz.

Gainera, nazioz haraindiko zuzenbideari buruzko mintegi, jardunaldi eta ikastaroak eskaintzea ere badu helburu, lehiaren zuzenbidearen, ekonomiako botere publikoen esku-hartzearen, ordenamenduen arteko harremanak eta Europako elkarrizketa judizialaren eta espazio judizialaren alderdiak barne.

Azken batean, ikasle eta akademikoei analisirako eta hausnarketarako eremua eskaini nahi zaie, honako helburu honekin:

  • EBren eta munduko beste bloke ekonomiko batzuen arteko harremanen inplikazio juridikoetan sakontzeko.
  • Mundu akademikoaren, enpresaren eta Zuzenbidearen operadoreen arteko elkarrizketa sustatzeko; hori, azken batean, tartean diren sektore guztien onerako izango da.

Harremana

Cátedra Jean Monnet La Unión Europea y el Derecho del Comercio TransnacionalAvda de las Universidades, 2448014 - Bilbao944.139.055mpcanedo@deusto.es