Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Taldea

Staff catedra transnational
Taldekideak Haien curriculumak
María Pilar Canedo Arrillaga, Jean Monnet Katedraren titularra eta Nazioarteko Zuzenbide Publikoko irakaslea.

 

Lehiaren Euskal Agintaritzako lehendakaria, María Pilar Canedo, Zuzenbidean lizentziaduna da, Ikasketa Aurreratuen diplomaduna, eta Zuzenbideko masterra eta doktorea Deustuko Unibertsitatean. Gaur egun, Deustuko Unibertsitateko irakasle titularra da eta Bilboko campusean irakasten du. Zuzenbideko Graduan irakasten du, bai eta Zientzia Juridikoei buruzko Ikerketako Unibertsitate Masterrean (Deusto, ICADE, ESADE), Itsas eta Portu Enpresen Kudeaketako Unibertsitate Masterrean eta European Master in Transnational Trade Law and Finance-n, Nazioarteko Zuzenbide Pribatuan eta Gizarte zuzenbide eta nazioarteko kontratuetan ere.
Luis Ignacio Gordillo Pérez, katedrako jardueren koordinatzailea eta Konstituzio Zuzenbideko irakaslea. Zuzenbideko lizentziaduna, Konstituzio Zuzenbideko Ikasketa Aurreratuen diploma eta Zuzenbideko doktorea Deustuko Unibertsitatean. Luis Gordillok Zuzenbideko Graduan eta Zuzenbideko eta EAZeko programa konbinatuan eta Zientzia Juridikoei buruzko Ikerketako Unibertsitate Masterrean (Deusto, ICADE, ESADE), Itsas eta Portu Enpresen Kudeaketako Unibertsitate Masterrean eta Nazioz haraindiko Merkataritza Zuzenbideko Doktorego Programan irakasten du. Irakasle gonbidatua da Estatuko unibertsitate batzuetan (IE, Nebrija, Salamanca, Sevilla, UNED) eta nazioarteko batzuetan (Tours-Frantzia, Cardozo Law School-New York) eta ikertzaile bisitaria Florentziako Europako Unibertsitate Institutuan (Italia).
Naiara Arriola Echániz, Konstituzio Zuzenbideko irakaslea. Zuzenbidean lizentziaduna Deustuko Unibertsitatean, bikain kalifikazioarekin, Naiara Arriola irakasle arduraduna da Konstituzio Zuzenbidean Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultatean. Gainera, Zuzenbide Publikoko espezializazio-ziurtagiria du (Deustuko Unibertsitatea), bai eta Ekonomiako espezializazio-ziurtagiria (Deustuko Unibertsitatea) eta Zuzenbidea eta Justizia doktorego-programa ere, erakunde berak ematen duena. Ikerketaren eremuan, Merkataritzaren Mundu Erakundean egon da; halaber, zenbait urtetan ikertzaileak prestatzeko ATLAS (Association of Transnational Law Schools) Agora programan parte hartu du, Nazioz haraindiko zuzenbidearen eta Administrazio Zuzenbide Globalaren arloko doktoregoko tesi baten garapenaren alderdi metodologikoen garapenean.
 
Carlos Llorente Gómez de Segura, Merkataritza zuzenbideko irakaslea. Zuzenbideko lizentziaduna eta Zuzenbideko doktorea Nafarroako Unibertsitatean, doktoregoko aparteko sariarekin, Carlos Llorentek, gainera, ohorezko LL.M.-a du, New York hiriko Columbia Unibertsitatean eskuratuta. Gaur egun, Deustuko Unibertsitateko irakasle kontratatu doktorea da, eta Bilboko campusean irakasten du. Batez ere, Zuzenbidean eta EAZ+Zuzenbidean irakasten du, bai eta Zientzia Juridikoei buruzko Ikerketako Masterrean eta Itsas eta Portu Enpresen Kudeaketako Unibertsitate Masterrean ere.
José Ramón Canedo Arrillaga, Europar Batasuneko Zuzenbideko irakaslea. Zuzenbidean lizentziaduna da Deustuko Unibertsitatean eta Ikasketa Aurreratuen diploma Nancyko Unibertsitatean; irakasle kontratatua da Deustuko Unibertsitatean, eta bertan irakasten du, Bilboko campusean. Zuzenbideko Graduan irakasten du, bai eta Itsas eta Portu Enpresen Kudeaketako Unibertsitate Masterrean eta European Master in Transnational Trade Law and Finance-n ere. Honako irakasgai hauek ematen ditu Zuzenbideko Graduan: Europar Batasuneko Zuzenbidea eta Nazioarteko Zuzenbide Publikoa. Irakasle bisitaria izan da Estatuko hainbat unibertsitatetan (Sevilla, UNED) eta nazioartekoetan (San Francisco-AEB). EBko Zuzenbideari buruzkoak dira bere argitalpenak. Azken urteotan, administrazio-zuzenbide globalarekin lotutako eremuetan lan egin du. Botere publikoa eta enpresa, maila ugariko eta nazioz haraindiko testuinguruan izeneko ikertaldeko kidea da. Beste hauek ere baditu ikergai: Nazioarteko Zuzenbide Publikoa eta berrikuntza pedagogikoa Zuzenbideko ikasketetan.  
 



Harremana

Cátedra Jean Monnet La Unión Europea y el Derecho del Comercio TransnacionalAvda de las Universidades, 2448014 - Bilbao944.139.055mpcanedo@deusto.es