Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Ikerketa

Katedra honen ikerlanak aurreko taldeek euren ibilbide akademikoetan egindako ikerketa zientifikoak ditu oinarri, eta ikerlana etengabe aurreratzen, sakontzen eta zabaltzen jarraitu nahi dute, ikuspegi material eta subjektibotik.

Zehatzago esanda, hainbat ikuspegitatik jorratu nahi ditu: gizartea vs. globalizazioa eta azterketa horren ondorio juridikoak, lehenengo hurbilketa orokorretik abiatuta; eta, bigarren atal zehatzagoan, globalizazio ekonomikoa, enpresa eta merkatua, globalizazio ekonomikoaren eragina aztertzeko, bereziki, merkataritzako harremanetan.

Zehazki, garatzen diren ildoak honako hauek dira:

  • Botere publikoaren gaineko hausnarketa, maila ugariko eta nazioz haraindiko testuinguruan.
  • Pertsonak justiziaren arloan babestea, erakunde judizialen independentzia, lankidetza eta nazioarteko elkarrizketa judiziala.
  • Esku-hartze publikoa ekonomian.
  • Lehiaren Zuzenbidea.
  • Gatazkak konpontzeko Irtenbide Alternatiboa (ADR).
  • Europako kontratu eta ondare zuzenbidea.
  • Eraketa ekonomikoa, zehazki EBrena.
  • Irakaskuntzaren berrikuntza Zuzenbideko ikasketetan.

Harremana

Cátedra Jean Monnet La Unión Europea y el Derecho del Comercio TransnacionalAvda de las Universidades, 2448014 - Bilbao944.139.055mpcanedo@deusto.es